KASERNA TEASER

2021-03-03
Kaserna taldeak bideoklipa eta diska argitatuko ditu martxoan! Martxoak 10 bideoklipa. Martxoak 17 "Gelditu Da Denbora" 2020an Bizkaian sortutako taldea da, Mr Pongo proiektuaren errautsetatik jaioa. Taldekideen pixkanako berritzearekin emondako garapen musikal eta lirikoa dira proiektu honen sorrera hauspotu dituzten arrazoi nagusiak. Honekin, formazio berriak hip-hop eta funk-etik gertuko erritmoak bereganatu ditu, betiere rock sustraia ardatz hartuta. Proposatutako fusio dantzagarri eta energikoa letra kritiko eta aldarrikatzaileekin janzten dute, oholtza gainean grina eta indarra isladatuz momentu oro. "Gelditu Da Denbora" Fruizeko Gaua Estudioan grabatu, nahastu eta masterizatua izan da 2020ko abendua eta 2021eko otsaila bitartean. Aitor Abio ekoizle lanetan eta berarekin batera, Asier Zubelzu, Iker Aginaga eta Guille Peña estudioko grabazio eta masteriazioaz arduratu dira. Diskaren diseinua Mirene Gonzálezen esku egon da eta diskarekin batera argitaratutakodiren bideo musikalak Kostako Vibes / Tiro Pun Ekoizpenak lagunekin egin dute. Emaitza borobil hau lantalde haundi honen lan handiaren ondorioa izan da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak