Guretzat (Oskorri)

2017-02-21
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Guretzat berdin dira astea eta jaia lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia. Har ditzagun eskuan giltza eta laia gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia. Guretzat berdin dira... Gitarrarekin aire berri bat daramagu kantuz egun, abesti libre eta leiala prestu eta noblezadun, haren medioz zer garen ongi izan gaitezen ezagun, herri langile nekazaria hala defenda dezagun. Guretzat berdin dira... Gure gogoa ez bedi otoi kantu honekin akaba, gure ekintza izan dadila gure hitzaren alaba, egun batean esan dezagun ez hala biz hala da, nekea eta lana dirade zorionaren aldaba. Guretzat berdin dira... Bide honetan baldin bagoaz jakin dezagun zergatik, zin egin behar dugu zintzoki bakoitzak duenagatik, sinestunak dudarik gabe bere jaungoikoagatik, eta sineste gabeak berriz bere ohoreagatik. Guretzat berdin dira...
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak