Udalerri euskaldunak eta turismoa: bisitarien iritzia euskararen inguruan

2019-04-04
Turismoak gora egin duen hainbat udalerri euskaldunetan, bisitariek euskararekiko duten ikuspegia aztertu du UEMAk, inkesten bidez. Jasotako erantzunetan joera argia ikusten da: bisitari ia guztiek eskertu egiten dute euskara ikustea edo entzutea, eta askok berariaz hautatzen du udalerri euskaldunetara etortzea, euskararekin topo egiteko. UEMAren koordinatzaile Miren Segurolak, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzako Mikel Urdangarinek, eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Euskara Zerbitzuko Kristina Urrutiak aurkeztu dituzte datuak, Leitzako udaletxean hedabideen aurrean egindako agerraldian.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak