Gurean Gaur albistegia: Uztailak 5

2017-07-06
Gero eta gutxiago falta da San Ferminei hasiera emango dien txupinazoa botatzeko. Dagoeneko hainbat izan dira aldarrikapenak; animalisten ekimena izan da Iruñeko udal plazan, eta feministek kaleak hartu dituzte eraso matxistei aurre egiteko dei eginez. Jaiak alde batera utzita, Euskal Herrian lehen aldiz, bat egin dute sindikatu guztiek, eta gaixo dauden presoak askatzeko irizpideak aldatzeko eskatu diote Espainiako Ministeritzari. Horrez gain, ez da Abiadura Handiko Trenik izango momentuz Baiona eta Bordele artean. Emmanuel Macron Frantziako presidentearen hitzetan: "Proiektua garestiegia da, eta lehentasunak markatu beharra dago". Eta kirolei dagokienez, Peter Sagan kanporatu du zuzendaritzak tourretik, Mark Cavendish lurrera botatzeagatik. Helmugako marratik 50 metrora zeuden Saganek ukondoarekin eman dionean Cavendishi, esprinterrak ziztu bizian zihoazela.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak