Iratiko basoilarra (Imanol Larzabal) ahotsbakoa

2022-01-05
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/j86vhxbQUPw Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Nik banizun herkide bat izenez ere kidea bardo ibiltari herririk herri ilusio-saltzailea xirula-joilea amets-egilea: partitua da berriki. Hamelinen haurrik ez da denak ibaian itoak erresinulak Zaraitzun barna tolestu ditu hegoak Ormazabalgoak laztanduz erroak: Garxoten bizi-aztarna. Iratiko basoilarra garrazki da isildua bere burua goroldiotan ehortzi du etsitua: zu zinen bildotsa otsoek gaitzetsa hilobira bultzatua. Euskal Herriko semea Donosti hontan jaioa: hiri ankerrak erauzi zizun oihanaren jarioa karrikan betizu inork ez ulertu zure sofrikarioa. “Poetak debalde gara” beste batek da esana xirulak ez dezake deus egin ordenadore-andana eta robotekin behar dugu jakin dagigula alfer-lana. Hala ere gau'erdian zutaz oroit nadinean tartetxo umila utziko dizut neure ganbara pobrean: hantxe entzungo dut adi, erne'ta zut zure doinua aidean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak