Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini elkarrizketa
2018-04-11
www.berria.eus | Gaur epaituko dituzte Ainhoa Intxaurrandieta, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohia, eta Iñaki Errazkin, Gipuzkoako ingurumen diputatu ohia, errauste plantaren proiektua geratzeagatik. 40 milioi euro baino gehiagoko zigor eskaerari aurre egin beharko diote. Epaiketaren aurretik, biekin hitz egiteko aukera izan du BERRIAk.