Bankuetxeek eskaintzen dituzten zerbitzuen murrizketak salatu dituzte pentsiodunek

2022-09-26
Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin du gaur Iruñean, eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari txosten bat helarazi diote bankuen jardunbide txarrei buruzkoa. Iragarri dutenez, Nafarroako 42 udalek finantza-erakundeen jardunbide desegoki horiek gaitzesten dituzten mozioak onartu dituzte. Izan ere, horiek larriki eragiten diete herritarrei, oro har, eta adineko pertsonei eta pentsiodunei, bereziki, eman behar dieten arretari. Horregatik, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eskatu dite dagokion informazioa biltzeko, onartutako mozio horiek benetan betetzen diren jakiteko.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak