Independentziaz gogoeta Katalunian, eta erabakitze eskubideaz gurean

2017-11-15
Independentista katalan bat baino gehiagoren ahotsean entzun dugu azken orduotan, gertatu denaz gogoeta egin eta autokritikoak izan beharra dagoela esanez. Independentismoak denbora behar omen du Katalunian gehiengo zabalagoak lortzeko. Ba gurean ere gogoeta dugu hizpide, EHUko Leioako campusean gazte eztabaida antolatu baitute hainbat euskal ordezkari politikorekin, erabakitze eskubideaz hitz egiteko. Gai horiei eta beste zenbaiti begira jarri gara gaurko lerroburuetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak