Mikel Moreno, "Esnatu baino lehen"

2021-10-07
https://www.elkar.eus/eu/musika_fitxa/esnatu-baino-lehen/mikel-moreno/8436007086938 “Esnatu baino lehen” da Mikel Morenok bere bakarkako ibilbidean egindako lehenengo lana, Kauta bandarekin bide emankorra egin eta gero. Musikalki, pop eta rockaren arteko disko bat da. Esperimentazio eta hausnarketa ordu luzeen emaitza, bere sentimendu eta bizipenetan sakontzen duena. Horretarako, Gaztain Estudioetan izan da Eñaut Gaztañaga (Grises) bertako arduradunarekin eta konfiantzazko musikari batzuekin lan eginez, azken hilabeteetan mamituz joan den kontzeptu musikalak gauzatzeko helburuz, baita abesti bakoitzari behar duen sentimendua eta enpatia eransteko ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak