Azoka, herriko komertzioa eta tokiko ekonomiaren alde Barañainen

2020-05-06
Gaur jakin da Barañaingo Udalak, azkenik, herriko azoka egiteko baimena emanen duela. Baina erabaki hau hartzeko presio asko egin behar izan da hainbat sektoretatik. EH Bildu-k proposamen bat aurkeztu zuen bere momentuan, baina Navarra Sumak ez zuen aintzat hartu, eta gaur arratsaldean hainbat pertsona atera dira kalera azoka, herriko komertzioak eta tokiko ekonomiaren aldeko neurriak eskatzeko. “Osasun krisi” honen atzean elementu politiko eta ekonomikoak badaudela agerikoa da. Barañainen, NA+en Udal Gobernuak auzo antolakuntza, tokiko ekonomia eta dendari txikiak babestea baztertu" duela salatu dute. Horregatik, atera dira kalera Barañaingo hainbat bizilagun gaur arratsaldean. Segurtasun neurriak hartuz tokiko ekonomia, Barañaingo dendari txikiak, azokaren instalazioa eta gertuko produktuen aldeko ekimen bat egin dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak