ENE KANTAK - ASTONAUTA BIDEAN

2016-09-19
Azaroaren 7an Ene Kantaken lan berria argitaratu nahi dugu-eta. Espaziorabidaiatu ahal izanen duzu eta txikienak dantzan etengabe ariko dira. "Astonauta" izena du eta 16 abesti berri ditu, eta noski, dagozkien 16 bideopuskekin, zure seme-alabentzat! Ba al dakizu zenbat planetek osatzen duten Eguzki-sistema? Edota, zein koloretakoa den ontziak botatzeko edukiontzia? ...zer iruditzen dantza eta abesti baten bitartez ikasten baditugu? Dakizuen bezala, disko guztien irabazien zati bat euskararen alde edota euskararekin lan egiten duen talderen batentzat izaten da. Bada, kasu honetan, euskara hutsean idazten duen egunkari bakarrarentzat izango da, BERRIA egunkariarentzat, hain zuzen Falta zaigun azken pausoa oso garestia da, eta orain erosiz gero, asko lagunduko zenigukete. Zure laguntzarik gabe, gero berreskuratzea asko kostatzen den dirua aurreratu behar izaten dugu. HEMEN ETA ORAIN EROSTEAGATIK DITUZUN ABANTAILAK -Lagundu iezaguzu "Astonauta"ren finantzaketarekin eta aprobetxa ezazu dauzkagun prezio bereziak zein abantailak. -Disko honetarako bereziki prestatu dugun KAXA METALIKOA ere eskura dezakezu, ikusi bestela! Bertan, "Astonauta" CD-DVDa + Boc&Roll-a (askaria biltzeko oihal ekologikoa) + horma-irudi bat sartu ditugu. (Kutxaren neurriak honakoak dira: 22x15x5 zm.) -Horrez gain, diskoa karrikaratu baino astebete lehenago etxean jasoko duzu. AHOTS EZAGUNAK ETA LAGUNAK Beti bezala, gure laguntzaileen aurpegiak ezagunak egingo zaizkizu. Ene Kantak laguntzeko denbora hartzeaz gain, egin duten ahalegina ikaragarria eta txalotzekoa da. Natxo De Felipe (Oskorri) - Musikaria Alex Sardui (Gatibu) - Musikaria Brigi Duke- Musikaria Nerea Erbiti- Musikaria Mikel Markez- Musikaria Sara Cozar - Aktoresa Jon Maya - Dantzaria Amets Arzallus - Bertsolaria Jone Guarrotxena – Athleticeko Futbolaria Mikel San Jose - Athleticeko Futbolaria Patxi Puñal – Osasunako Futbolari Ohia Oier Sanjurjo – Osasunako Futbolaria Roberto Torres – Osasunako Futbolaria David Garcia – Osasunako Futbolaria Markel Bergara – Realeko Futbolaria Imanol Agirretxe - Realeko Futbolaria Joseba Ezkurdia - Pilotaria Aitor Zubieta - Pilotaria Berria Egunkariko Taldea 600 ARTISTATXO TXIKI Euskal Herriko 15 herri eta euren ingurutako ikasleek Ene Kantaken abestiak dantzatu dituzte, gero zuen etxean ere egin dezazuen: Antsoaingo Ezkaba Ikastetxea Barakaldoko Ibaibe Herri Ikastetxea Burlatako Ermitaberri Eskola Doneztebeko San Miguel Ikastetxea Garesko Eskola Publikoa Gasteizko Mariturri Ikastetxea Irungo Txingudi Ikastola Iruñeako Buztintxuriko Eskola Irurako Ikastola Jauntsaratsko Oihanzabal Eskola Lasarteko Sasoeta Zamaburu Ikastetxea Lemoako Eguskiza Meabe Ikastetxea Lizarrako Remontival Eskola Publikoa Orkoiengo Auzalar Eskola Publikoa Portugaleteko Zubeldia Herri Ikastetxea Sakatu hemen: http://vkm.is/enekantak2016 Spotify: https://open.spotify.com/artist/6ELvv7Glm9LbW4IX3fJN5y Youtubeko Ene Kantak-en kanalean izena eman! ¡Suscríbete al canal de Youtube de ENE KANTAK! http://www.youtube.com/enekantak BAT EGIN GUREKIN! http://www.enekantak.com https://www.facebook.com/enekantak https://www.instagram.com/enekantak https://twitter.com/enekantak
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak