Sare Sozialak Euskaraz Paratzeko Jarraibideak

2022-06-06
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sare sozialen inguruko bideo tutoriala prestatu du. Urrats erraz batzuk segituta, zenbait sare sozial euskaraz paratzen ahal dira. Bidenabar, sare sozialak euskaraz egon daitezen eta euskaraz erabiltzeko mezua zabaltzea da asmoa. Izan ere, bideo honek baliabide digitalen inguruko serie bati hasiera emanen dio: eskuko telefonoko sistema eragile eta aplikazioak, Interneteko nabigatzaile eta posta kudeatzaileak, sistema eragile eta programa informatikoak, eta mundu digitalarekin zerikusia dutenak, oro har, euskaraz paratzeko eta euskaraz erabiltzeko aukera izan dezagun. Espero dugu bideo hau eta gibeletik etorriko direnak erabilgarri izanen zaizkizuela. Bideoaren egilea: https://www.katubi.eus 00:00 - Sarrera 00:18 - Twitter 00:41 - Facebook 01:03 - YouTube 01:21 - Telegram
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak