Gure esku dago (Karaokea)

2019-04-27
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Hitzak: Kirmen Uribe. Musika: Eñaut Elorrieta eta Kepa Junkera. Ekoizpena eta moldaketak Joserra Senperena. Kantariak: Erramun Martikorena, Antton Valverde, Anje Duhalde, Amaia Zubiria, Gontzal Mendibil, Arantxa Irazusta, Pantxoa eta Peio , Fran eta Zuriñe (Hesian) , Amets Arzallus, Fermin Valencia, Xabier Solano (Esne Beltza) , Maider Ansa (Tximeleta), Mikel Markez, Miren (Aire ahizpak), Alex Sardui (Gatibu), Jon Maia, Enrique Villareal el Drogas, Mikel Urdangarin, Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Xabi San Sebastian, Ines Osinaga (Gose), Rafa Rueda, Francis Díez (Dr. Deseo), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Eñaut Elorrieta. Santa Cecilia abesbatza Zarauzko haurrak Gitarra: Joseba Irazoki Baxua: Migel Artieda Teklatuak: Joserra Senperena adarra: Joseba Zuaznabar txistua: Joxe Inazio Ansorena txalaparta: Juan Mari Beltran, Ixiar Jauregi triki-trixa: Laja, Kepa Junkera. panderoa: Leturia, Mutriku. atabala: Laida Agirre, Josu Berra, Xabier Esnaola, Iñigo Sarasola. joaldunak: Jone Galarza, Uguzne Aramendia, Arkaitz Otazu, Aritz Rekalde. Orkestra: biolinak: Xabier Gil, Itziar Prieto, Ludwig Hamela, Oscar Lopez, Igor Torre, Anne Marie Harmat, Ricardo Ruiz. biolak: Harkaitz Martinez, Pascal Arnaud, Gregowz Kawka. belloak: Jon Larraz, Natalia Diaz. tronpa: Salvador Tudela. tronboia: Miguel Sansiñena. 2013 apirilean Elkar estudioetan grabatua. Nahasketak: Jean Phocas Teknikariak: Jean Phocas, Víctor Sánchez. Gehigarrizko grabaketak Hi-gain estudioetan. Teknikaria: Haritz Harreguy. ABESTIAREN LETRA: Kanta zaharrak dioen bezala ura bere bidean doa goi mendietako ur-xirripa kanpo emariz ibaitu da mugarik ez jarri urei utzi libre beheratzen milaka urtez egin legez Guk ez dugu aldarri egiteko heroi edo konkistarik. Borondateak elkartzen gaitu, herri izan nahiak», Hormak eta harresiak ez ditugu maite elkarrekin bizi nahi dugu soilik ez dugu beste inor mendean hartu nahi etorkizuna hautatu ez besterik Hormak eta harresiak ez ditugu maite elkarrekin bizi nahi dugu soilik ez dugu beste inor mendean hartu nahi etorkizuna hautatu ez besterik Har dezagun bidea gure esku dago ta milaka lagun oinez eskutik oratuta jende zoriontsua herri libre batean. Herri libre batean! Rosa, Izaro, Olatz, Arane, Carlos, Bittoren, Maddi. Har dezagun bidea gure esku dago ta milaka lagun oinez eskutik oratuta jende zoriontsua herri libre batean. Herri libre batean! Hiritar desberdinak ametsak ditu biltzen etorkin, arrantzale, langabetu, ikasle, nekazari, langile, musikari, idazle, erretiratu, ume Amaia, Xabier, Antoine Garazi, Gloria,Lur, Amaiur,.. Har dezagun bidea gure esku dago ta milaka lagun oinez eskutik oratuta jende zoriontsua herri libre batean. Herri libre batean!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
25
urtea
605