Pilota jaialdia Zubietan

2022-07-27
Oinatz Bengoetxeak berak proposatuta, Errebote plazan jokatu da Zubietako pilota jaialdiko bigarren norgehiagoka. Giro ederrean aritu dira. Pilotariak umoretsu eta ikusleak pozik ikuskizunarekin. Hain gustura zeuden denak, partida 30era arte luzatu dutela. Bengoetxea-Ortiz de Urbina bikotea gailendu da Odriozola-Urnenetaren aurkako partidan. 30-29 izan da azken emaitza. Baina gaurkoan, emaitza zen gutxienekoa. Bideoan azken tanto erabakigarria duzue ikusgai
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak