MusikaZuzenean TB #30: Liher taldea eta Rocka Puntua!

2018-03-22
Bi izanen dira saio honetako erreportaje nagusiak. Lehenik Liher taldearen entsegu lokala bisitako dugu Oiartzunen! Taldeak, "Tenpluak erre" diskoa kaleratu du, banda bezala iraupen luzeko bigarrena. Doinuak gordindu dituzte, emaitza oldarkorragoa bilakatuz. Bigarren erreportajea, berriz, zortziko handian dator. Alberto Irazu idazlearekin bildu gara Le Bukowski tabernan Pamiela argitaletxearekin kaleratu duen "Rocka Puntua" liburua ezagutzeko. Bertsoa eta rockaren arteako harremanari buruzko saikera ederra idatzi du idazle eta musikari donostiarrak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak