Arrotxapean mediku eta pediatra euskaldunak nahi dituzte

2017-11-22
Aran, Arrotxapeako bizilaguna eta bi alaben ama, pediatra euskalduna nahi du bere alabek osasun asistentzia egokia eta duina jasotzeko. Azaroaren 25an, helburu honekin, manifestazioa izanen da Iruñeko auzo honetan. Paul Bilbao Kontseiluko bozeramaileak ekimen hau babestu eta txalotu egin du, eta Nafarroako Gobernuari euskararen presentzia Administrazioan indartzeko erabaki sendoak hartzeko deia luzatu dio. "Osasun etxeak eta biok euskaraz" herri ekimenak deituta, larunbata honetan eguerdiko 12:00etan, “Arrotxapean mediku eta pediatra euskaldunak orain!” lelopean manifestazio bat eginen da Iruñeko auzo honetan. "Nafarroako Gobernuak mediku eta pediatra bana kontratatu berri ditu, baina hauek ere ez dira euskaldunak" salatu dute berriki, eta hau horrela izanda kalera ateratzeko deia egin dute. Ahotsa.info-k ekimen honetako kidea den Aran elkarrizketatu du, Arrotxapean aldarrikapen honek duen babesa eta pediatra eta mediku euskaldunak eskaeraren arrazoiak ezagutzeko. Paul Bilbaok Kontseilu-ko bozeramaileak Arrotxapeako ekimena txalotu du, eta gaur egun Nafarroako Administrazioan euskararen presentziaren erradiografia txiki bat eginez, Nafar Gobernuari aurrepauso sendoak emateko deia egin dio.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak