Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa nazionalaren deialdia

2017-05-24
Erraustegiaren aurkako mugimendua 15 urtez ari da Gipuzkoako eta Euskal Herriko elite politiko, ekonomikoaren eta mediatikoaren aurkako borrokan. Demostratuta dago behar ez den azpiegitura bat dela, eta gainera eragin larriak eragingo dituela herritarrengan: minbizia, kutsadura, zorra eta lapurreta. Markel Olano eta Jose Ignacio Asensio buru (EAJ eta PSOE) herritarren %99ri zergen bidez jasotakoa %1 aberatsenari kontratu blindatu bidez oparitzera doa. Ze astakeria. Azken asteetan gainera, obrak hasi dituztela diote, hondeamakina bat sartu dutela eta itxura egitera. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak horregatik, kalean tinko eta erraustegia inposatu nahi digutela salatzeko, Erraustegiaren Aurkako Eguna deitu du larunbaterako. Horrekin osagarri, Gipuzkoa Zutik mugimenduak erraustegiaren eta ondoan 1.100 pertsonarentzat egin nahi duten makro-kartzelaren aurkako martxa nazionala deitu du. Gauza bat garbi: Biolentoak beraiek dira, guk desobedientzia zibila baliatzen dugu, legezkoa izan arren, injustua iruditzen zaigun zerbaiten aurrean protesta egiteko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak