Aitor Oñederra (Animadeba): "Herrikideen begirada aldatu nahi izan dut"

2019-06-14
Aldaketa aspaldi egieko gogoa zuela aitortu digu Aitor Oñederra Animadeba jaialdiaren sortzaile eta egungo zuzendari artistikoak. Gazte garaian erein zuen mostraren hazia, orain hamabi urte, eta azken edizioetan nazioarteko lehiaketa bihurtzeko beharra ikusi zuen. Genero hau, haurrentzat ez ezik, helduentzat ere gozagarria dela erakustea izan du helburu hasieratik, eta beste zinema bat ere badagoela erakutsi nahi izan die herrikideei. Hala, abenduko egun ilunetatik ekaineko argitasunera etorri eta hilaren 19tik 23ra egingo dute aurtengo jaialdia. Film laburren Sail Ofiziala nazioarteko lehiaketa izango da, eta jasotako 1.000tik gora proiektuen artean hamar aukeratu dituzte sari preziatua eskuratzeko hautagai gisa. Horrez gain, Panorama eta Ikasleen sailak ere izango ditu ekimenak, eta baita dozenaka ekintza paralelo ere, Debako herria goitik behera hartuko dutenak. Animazioarekin geroz eta jende gehiago ausartzen dela uste du Oñederrak, bai nazioartean eta baita Euskal Herrian ere, bere hitzetan, teknologiaren garapenagatik: "Inoiz baino errazagoa da animaziozko film tradizionalak sortzea". Jaialdiaren bilakaeraz, aurtengo erronkez eta bere jardunaz mintzatu zaigu zinemagile debatarra. www.zinea.eus
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak