Gerra jolas gisa, Sirian

2020-02-19
www.berria.eus | Idliben ehunka mila zibil daude harrapaturik, tartean Siriako beste lekutako milaka errefuxiatu. Horien egoera ilustratzen duen bideo bat bolo-bola zabaldu da azken orduetan sare sozialetan. Abdulla Mohammad errefuxiatuak egin du bideoa, eta horretan 4 urteko Selva alabarekin ateratzen da. Bonbardaketak joko bat direla esan dio aitak haurrari, eta leherketa bat gertatzen den bakoitzean barre algarak egiten ditu neskatilak. «Saiatzen ari naiz haurrak beldur izan ez dezan», esan dio Mohammadek Al Jazeera telebistari. Eid jai musulmanean bururatu zitzaion ideia aitari, auzoko haur batzuk txapliguak bota zituztenean. «Bonbardaketak hasi zirenean, haurrak zirela esan nion alabari». Errefuxiatu daude Mohammadtarrak Idliben, lagun batzuen etxean. «Ez dugu nora joan bestela».
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak