Eguraldiak lagun, gogotsu aritu ziren Berbetaneko partaideak eta herritarrak ostiralean egindako lehen familia arteko ginkanan.
Proba guztiak gainditu ondoren, giro ezinhobean eta merendola batekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari.
Antolatzaile zein parte hartzaileen balorazioa oso ona izan denez, datorren ikasturtera begira esperientzia errepikatzeko asmoa adierazi dute.
#Ginkana #GurasoakBerbetan #euskara #Eibar #eibarETAKITTO