#EHBizi | GazteBira, prekarietatearen kontrako norantzan

2018-10-04
Etorkizun beltzera kondenatzen gaituzte, heldulekurik gabe eta ezegonkor ibiltzera, bizirautera. Enplegua, etxebizitza, hezkuntza, harremanak.. hauek guztiak prekarizatzen dizkigute, bizitza duina izateko eskubidea lapurtzen digute. Bizi edo biziraun, ez dago beste aukerarik. Sistemaren koordenadetan biziraun edo bizitza erdigunean jarriz Euskal Herrian BIZITZEKO hautua egin. Bide okerretik garamatzate eta guk, kontrako norantza hartzeko hautua egiten dugu! Urriaren 11, 12 eta 13an prekarietatearen kontrako norantza hartzera goaz. Euskal Herrian BIZI nahi dugu eta Badator #GazteBira! ➡ EGITARAUA: https://ernai.eus/gaztebirako-egitaraua/ #EHBizi, gazteon oraina borrokan da
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak