Mikel Uraken - Amildegian

2016-04-03
MUSIKAZUZENEAN JAIALDI AKUSTIKOA 2016 urtarrila Orereta - Niessen aretoa Antolatzaile: Musikazuzenean.com eta Oarsomusika Grabaketa eta bideo edizioa: GOGO Ekoizpenak (http://www.gogoek.net/) Peru, Joseba eta eta Joseba Aingeru Mikel Uraken Bilbotik, folk rock akustikoa jorratzen duen musikaria da Mikel Uraken. Aurretik, Loan bezalako rock gogorreko musika taldeetan ibilitakoa, eta orain, bakarkako bidean, bestelako erritmoetan. Bidean hiru disko grabatu ditu, azkena, 2015 urte amaieran argia ikusi duen “Neguaren Ostean” izeneko biniloa, euskara hutsean abesturiko lehen lana. Oarsomusika elkarteak eta Musikazuzenean komunitateak elkarlanean Jaialdi Akustikoa antolatu zuten 2016ko Urtarrilaren 10 arratsean. Hemen parte hartzaileen biografi txikiak: Oarsomusika musikazuzenean komunitatean http://musikazuzenean.com/oarsomusika Musikazuzenean http://musikazuzenean.com
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak