Mikel Zabalza gogoratu dute bere hilketaren 34. urteurrenean
2019-11-24
Gaur eguerdian Mikel Zabalza oroitzeko ekitaldia egin dugu Orbaizetako Olan. Guardia Civilak atxilotu, erahil eta desagerrarazi zuenetik 34 urte bete diren honetan, Mikel Gogoan ekimenak Altsasuko Gurasoak taldea gonbidatu du ekitaldira; azaldu dutenez, haien kausatik hurbil sentitzen baitira "bidegabekeriaren sufrimenduari dagokionez". "Duela 34 urtetik hona bidegabekeria zer den ikusten jarraitzen dugu, Altsasun ezagutu duten bezala", adierazi dute.