Bortxaren bortxaz lekualdatuak, Kongoko Errepublika Demokratikoa

2022-03-17
www.berria.eus | Alboan gobernuz kanpoko erakundearen arabera, urtero 100.000 emakume bortxatzen dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoan. Hego eta Ipar Kivun eta Ituri eskualdean are gordinagoa da egoera. 1996an hasitako eta 2003an gaizki bukatutako gerrak, mineralen legez kanpoko ustiaketak eta horiekin loturiko talde militarren presentziak areagotu egiten ditu segurtasunik eza, emakumeen aurkako indarkeria sexuala eta herritarren barne migrazioa. UNHCRren 2018ko datuaren arabera, 4,5 milioi barne migrante daude herrialdean, eta 811.300 errefuxiatu inguruko herrialdeetan. Horietatik anitz emakumeak dira. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak