Oinarrizko produktuen biltegiaren aldeko elkartasun bertso saioa

2021-10-05
Joan zen astean elkartasun bertso saioa egin genuen, oinarrizko produktuen biltegiari bultzada emateko. Horixe izan zen bertso saioaren arrazoi eta helburu bakarra, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu bertso saiora etorri zineten guzti-guztioi Eta nola ez, oholtzara igo ziren bost bertsolariei, horrelako kartel bat osatzeko aukera eskaintzeagatik eta bertsoz zuen alea jartzeagatik, bene-benetan. Bertso saioa proiektuarentzat izugarrizko laguntza izan den arren, badugu oraindik zer egina. Laster izango duzue gure berri. Era berean, gogoratu modu desberdinetara egin dezakezuela ekarpena biltegian. Interesa izanez gero jarri gurekin harremanetan. Jarrai dezagun antolakuntzaz elkartasuna eraikitzen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak