Esperantzari kantua (Gontzal Mendibil)

2020-04-06
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Zerbait berri zetorrela inork ez zekien Mundua aldatuko zela uste ez baitgenuen Batpatean ezustean etorri zen dena harri bat dut bihotzean itotzen nauena. Begibistan da okerrago gaudena Begibistan da gure ezintasuna. Sentipen agortezinez guztiok arduran halakorik inoiz ez da sortu ta munduan. Gizakiok lotan ginen eta heldu zen hau dena nolatan izan ote, oraingo hondamena Begibistan da okerrago gaudena Begibistan da honen zailtasuna. Hedatu da, hondatu da gure ikusmena tupustean ilundu da guztion ahalmena. gaixo zeuden ta joan diren ezin agurtuan oroipenez, doluminez zaudete goguan Ta esperantza dugu ezinbesteko Esperantza gaur, geroa argitzeko Abailduran diren horiek une hunkigarrian samin osoz ta atsekabez gure memorian. Zenbat gozagaitz dugun eta, zenbat ezbeharreko Zoriona zorigaitza biok bat-bateko. Ta esperantza da ilundu zaiguna Esperantza, orain behar duguna. Esperantza dugu ezinbesteko Esperantza gaur, geroa argitzeko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak