7. GEU BE BAGARA ITSASOA - Enpresa-andreak

2022-11-08
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira bideo sorta honetan. Ontziburuak edo armadoreak gizonezkoak izan dira tradizioz, baina andrazkoak ere badaude. Erantzukizun handia da, ontziaren eta bertako behargin guztien ardura dutelako: tripulazioaren kontratazioa, hornidura guztiak, aberiak, baimenak, soldatakā€¦ Horrez gainera, alturako sareak egiten dituen lantegiko enpresa-andreen gaineko berriak ere badaude.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak