Beloaga. Memoriaren behatokia -TRAILER-

2017-11-22
Arkaleko haitzetan eraikia, Oiartzunen, Beloagako gaztelua ezezaguna zen herritarrentzat orain dela urte gutxi batzuk arte. Inguruko historialari eta laguntzaile talde bat izan zen eraikina ahanzturatik berreskuratu zuena, gaztelua estaltzen zuten sastrakak kenduz eta berreraikuntza proiektu bat abian jarriz. Agerian gelditu dena Erdi Aroko gaztelu bat baino askoz ere gehiago da: gure historiaren kontakizuna da, Nafarroa independentearena. 1200eko konkistaren arrastoak dira, baita erromesen urratsenak, karlistaldietako liskarrenak edota frankismoko esklaboenak ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak