Txapelpekoak (9. saioa)

2017-12-20
www.berria.eus | Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko BERRIAren telebista saio berezia. Azken saioan, Maialen Lujanbio txapelduna izan da elkarrizketatua. Finalaren biharamunean hartu zuen Lujanbiok Miren Garate BERRIAko kazetaria, eta harekin partekatu zituen finalak utzitako sentipenak. 'Belarriekin ikusia' atalean, Txakur Gorria sormen taldekoek finalean egindako lanaren lagin bat ikusi ahalko da. Bestalde, solasaldia izan dute Oihana Elduaien, Miren Garate eta Gorka Azkarate BERRIAko kazetariek. Txapelketaren berezitasunak nabarmendu dituzte. Bertsozale lokartuek, berriz, finalean bizitakoa oso presente izango dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak