Amaiur gaztelu beltza, Antton Valverde (Lauaxeta, 1978)

2016-09-20
LETRA Amayur gaztelu beltz ori -berreun gudari oso sumin- zaintzen zaituben zaldun onak Naparra-aldez egin dabe zin. Izkillu gorriz zenbat gazte bildur-bako menditar lerden. Eta horreik, Yatsu jaun horreik, Jabier'eko zaldun gure. Ikurrin bat -kate ta lili- torre goitijan zabal dago. Bera salduko daun semerik mendi honetan ezta jayo. Amayur'ko ate-zain horrek zidar-turutaz oyu egik. Baztan ibarran zenbat etsai, arrotz-gabe eztago mendirik! Etsiturik Amayur dauko Miranda'ko konde Españarrak. Horreik bai burnizko janzkijak, ta urrezko ezpata-sagarrak! Berekin dator, bai berekin, Lerin'go eto horren semia. Txakur txarrak jango al dabe, herri-bako zaldun dongia. Goiko aldetik hasten dira, hasten dira subaga-otsez. Horma-kontretan zenbat zurgu, eta gezi zorrotzak airez! Baña torrean zabal dabil, ikurrin bat -kate ta lili-. Nok zapaldu ete dagikez berrehun gudari orok zoli? Amayur'ko gaztelu baltza -iausi yatzuz torre goitijak-. Baña, arrotza, etzadi geldu, napar-seme dira guztijak. Harresi gorri, zubi ausi, -zein gitxi diran zaldun horreik. Erijo, samurño zakije aberri-min baitabiltz eureik. Miranda'ko konde gaizto horrek jo egixuz zidar-turutak. Ikurrin bat -kate ta lili- eztau laztanduko axeak. Berrehun gudari oso sumin gaztelu-pian dagoz illik. Ordutik ona -zenbat laño-, Naparruan ezta aberririk. ................................................................................................ Euskal kantagintzan gitarra jaun eta jabe zenean, Antton Valverdek (Donostia, 1943) pianoz jantzi zituen bere kantuak. Euskal poeta handien miresle izaki (Lizardi, Lauaxeta, Bitoriano Gandiaga, Jon Mirande...), haien olerkiak musikatuz osatu du Valverdek disko bilduma labur baina oso pertsonala. Garai batez Xabier Leterekin elkarlanean aritu zen, Xenpelar, Txirrita, Otaño eta beste askoren bertso zaharrak berreskuratuz, eta Oskarbi taldeko kide izan zen. Franco hil ostean oso bakanak izan dira haren lan diskografikoak eta emanaldiak. Bere azken diskoa Hamabi amodio kanta da (Elkar, 2007) Charles Bordes musikari frantziarrak Ipar Euskal Herrian bildutako kantuen hautaketa. LAUAXETA (1978) 1.- Azken oyua 2. - Mendigoxaliarena 3. - Itauna 4. - Langille eraildu bati 5. - Zelayan 6. - Amayur gaztelu baltza 7. - Agur Euzkadi
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak