Udaletik 07-12

2018-07-12
LEKEITIOKO NAZIOARTEKO KALE ANTZERKI JAIALDIA UZTAILAREN 19TIK 22RA 29. KALEKA hurrengo astean ospatuko da! Uztailaren 19tik 22ra bitartean. Beraz, jaialdia hasteko egun gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Herenegun, Lekeitioko kale antzerki jaialdiaren programazio osoa aurkeztu zuen Udalak eta baita jaialdiak aurten izango dituen berrikuntzak ere. KOLDO GOITIA – LEKEITIOKO ALKATEA “22 kolektibo, 28 antzezlan izango dira aurten Lekeitioko kalietan zehar eta, dakizuen moduan nazioarteko “festival” bat da” Aurtengo kale antzerki jaialdiak euskal herriko, estatutako eta baita Holanda, Frantzia, Danimarka edota Portugal bezalako herrialdeetako konpainia eta kolektiboak izango ditugu. AITZIBER ATORRASAGASTI - EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SUSTAPEN ZUZENDARIA “oso inportantea da horrelako agerpenak egitea, hau da, gure artistak, gure enpresak honelako ekintzetan parte hartzea” ANDONI ITURBE - BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO KULTURA ZUZENDARIA “kulturak ekartzen dotzo bizitasuna eta nortasun herri bateri” MAIDER ILLANA - KALEKAKO KUDEATZE TALDEAREN ORDEZKARIA “Kalekaren 29. edizioak espazio publikoa sortzen jarraitzeko apustua egiten du eta garapen iraunkorrean eta herriko biztanleari lotuta dagoen sorkuntza espazioaren sustapena bultzatu nahiean” Antzerki fisikoa, maskarak, zirku garaikidea, dantzak, funanbulismoa edota piroteknia ikuskizunak izango dira KALEKAren 29. edizio honetan. Gogoratu beraz, uztailaren 19tik 22ra hitzordua duzuela Lekeitioko Nazioarteko kale antzerki jaialdiarekin! HONDAKIN ORGANIKOA SAILKATZEKO KIT-AK ARI DA BANATZEN UDALA MERKATU PLAZAN Hondakin organikoak sailkatzeko KIT-ak banatzeko txosna jarri da merkatu plazan. Oraindik KIT hau ez dutenek, uztailaren 5etik abuztuaren 17ra arte, astelehenetik zapatura bitartean, goizeko 8:00etatik 11:00tara, merkatu plazan egongo den informazio puntura hurbildu ahalko dira. Hondakin hauek, kontenedore marroietara bota behar dira, poltsa konpostagarrietan sartuta. Era berean, gogoratu poltsa organikoak banatzen dituen makina ere merkatu plazan dagoela. Kontenedore marroirako erabiltzen den txartela erabilita, herritarrek makinatik bi hilabetean behin 40 poltsako sorta bat jaso ahalko dute guztiz doan. HONDARTZA DENBORALDIKO ARGIBIDEAK ETA ZERBITZUAK Hondartzak 85.000 erabiltzaile inguru izaten ditu uda sasoian. Hori horrela, Isuntza hondartzako erabiltzaileei uraren erabilera egokia egin dezaten eskatzen zaie. 2016an erabiltzaileko 22 litro ur gastatu ziren eta 2017an 12ra jaistea lortu zen. Aurten, azken urteko kopurua mantentzea edota, ahal izanez gero, jaistea da helburua. Bestalde, Lekeitiotik Isuntza hondartzara eta Karraspiorako joan etorriko autobus zerbitzua martxan da eta abuztuaren 31ra arte iraungo du. Bidai bakoitzerako txartelak 1,30 euroko prezioa izango du eta 3 urtetik beherakoek doan bidaiatu ahalko dute. Era berean, mugikortasun urriko pertsonentzako bainatzeko laguntza zerbitzua ere martxan dago jada Isuntza hondartzan. Zerbitzuen artean hurrengo hauek aurkitu daitezke: uretako gurpil-aulkien mailegua edota laguntza pertsonala. ASTEBURUAN EUSKAL EZKONTZA, UDAKO KONTZERTU BEREZIA ETA FOTOSUB TXAPELKETA Asteburu honetan Euskal Ezkontza izango dugu Lekeition. Alde batetik, bihar, arratsaldeko 19:00etan euskal ezkontzako gurdia jantziko dute eskopalean. Eta bestalde, zapatuan, 19:00etan Euskal Ezkontzak Batzokitik irtengo du, “Itxaropena” txistulari taldeak eta “Alurr” dantza taldeak girotuta. Ondoren, ezkontza-agiria irakurriko da plazan. Ekimena Gora Buru kultur elkarteak antolatzen du. Barikuan, gainera, Lekitto Musika Bandak Udako Kontzertua emango du gaueko 23:00etan plazan. Eta zapatuan, Urpeko taldeak Bizkaiko Fotosub Txapelketa antolatu du abadeen moilan, goizeko 9:00etatik aurrera. ERREPORTAJEA: AMA DOMINIKARREN FUNDAZIOAREN 650. URTEURRENA Juana Ibañez de Arsuaga bermeotarrak, emakumezko fededun-komunitate bat sortu nahi zuen, eta horrela hasi zen gaur egun Santo Domingo bezala ezagutzen dugu komentuaren sorrera. Joan den asteburuan Ama Dominikarren fundazioak, elizbarrutiko emakumezko komunitaterik zaharrenak, bere 650. urteurrena ospatu zuen. Urteurren hau ospatzeko hainbat ekitaldi egin ziren, baina uztailaren 7an izan zen ospakizun nagusia. KOLDO GOITIA – LEKEITIOKO ALKATEA “Honek dau esan Lekittoko historian presentzia eta eragin handia izan dabela konbentu honek.” Lekittar asko izan ziren komentura hurbildu zirenak. Bertan, Bilboko Elizbarrutiko apezpikuak eman zuen meza eta ondoren, Gernikako arbolaren kimua landatu zen komentuaren lorategian. ANA OTADUI – BATZAR NAGUSIKO LEHENDAKARIA “Bizitza osoa gainontzekoei laguntzen igaro duzu Lekeitioko Ama Domingotarrak, jainko eta herriaren zerbitzura eman duzue zuen bizitza eta gaurko landaketa honekin, ibilbide luze eta oparo hori eskertu nahi dizuegu.” Ekitaldian, hainbat herritarrek ere partehartu zuten, hala nola, eleizako abesbatzak, Itxaropena Txistulari elkarteak, Etorkizuna dantza taldeak, Itxaro Mentxaka mezzosopranoak,…
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak