Mari Karmen Garmendia

2022-01-24
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/ormaiztegi/hizlariak/mari-karmen-garmendia-lasa/ *** Ormaiztegin jaioa, aita lazkaotarra zuen eta ama, berriz, Ormaiztegi bertakoa. Zazpi senidetan zaharrena zen Mari Karmen. Guraso biek etxeko enpresan egiten zuten lana. Familia abertzalekoa, euskarazko liburu zein diskoak izaten zituzten etxean. Eskola publikoan ibili zen, gerraosteko urte ilunetan (gaztelaniaz eta hezkuntza oso frankista). 13 urterekin Frantziara bidali zuten, frantsesa ikastera, eta aldaketa handia izan zen berarentzat: gizarte moderno bat ezagutzeko aukera izan zuen. Donostian bizi da 1964. urteaz geroztik. Batxilergoa egin ostean, Magisteritza ikasi zuen, AndereƱoen Erresidentzian ostatu hartuta (irakasleak euskalduntzeko hezkuntza osagarria jasotzen zuten bertan), eta euskarazko eskolak ematen hasi zen segituan. Euskarazko lehenengo udalekuak ere antolatu zituzten. Horretaz gainera, Zeruko Argia astekarian iritzi-zutabeak idatzi zituen lehen emakumea izan zen. Rikardo Arregik bultzatuta, "Gazte naiz" sailean idazten hasi zen, eta euskalduntze-alfabetatze eskoletan ere buru-belarri aritu zen. Santo Tomas lizeoan irakasle jardun zuen eta baita Elizbarrutiko Irakasle Eskolan ere. Politikaria ere bada, EAJtik: Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izan zen (Ardanza lehendakari zela) eta Hizkuntza Politikara sailburuorde, eta baita Kultura Sailaren buru ere (1995etik 2001. urtera). Bide urratzailea izan da hainbat alorretan; baita bere ahizpa Elixabete Garmendia ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak