EUSKADIKO LEHEN ITSAS MUSKUILUAK LEKEITION

2019-08-01
EUSKADIKO LEHEN ITSAS MUSKUILUAK LEKEITION Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak Mendexako akuikulturako ekoizpenerako itsasoko poligonoa bisitatu zuten. Ekimenak egiaztatu du akuikultura itsasoko produktu gehiago ekoizteko eta Euskadin jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko etorkizuneko bidea dela. Itsasoko akuikultura-jarduera oinarrizkoa da arrantza-sektore lehiakorrago baterako bidean aurrera egiten jarraitzeko. Matxitxako Moluskoak enpresaren ekimena itsasoko elikagaiak ekoizteko aukera jasangarri eta berritzailea da, eta, horrez gainera, arrantzako eta akuikulturako eremuetako sare sozioekonomikoa integratzen du. Horrela, Euskadiko arrantza-sektorearen erauzketa-jarduera areagotzen eta dibertsifikatzen lagunduko du eta, gainera, itsasoko elikagaien inportazioekiko mendekotasuna murriztuko du. Eusko Jaurlaritzak, 2015-2020 aldirako Arrantza eta Akuikulturaren Plan Estrategikoaren esparruan, long-lines bidezko (itsaso zabalean kuskubikoak hazteko sistema bat) itsas-hazkuntzarako interes bereziko eremu deklaratu du. Poligonoak 556 hektarea ditu guztira, eta lehenengo fase batean 290 hektarea balizatu dira; horietatik 210 ekoizpenerako erabiliko dira. Lehendakariak, bere esku-hartzean, gogoratu du arrantza errendimendu jasangarri gorenera iritsita dagoela espezie gehienetan, nahiz eta arrain-eskaerak gora egiten jarraitzen duen elikagai osasuntsu moduan. Agertoki horretan, lehendakariak azpimarratu du akuikultura aukera ona dela arrain gehiago ekoizteko eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko. Lehendakariaren ustez, alternatiba jasangarri eta berritzailea da itsasoko elikagaiak ekoizteko, aldi berean arrantzako eta akuikulturako egitura sozioekonomikoa integratuta. “Arrantza-sektorearen erauzketa-jarduera dibertsifikatzen eta itsasoko elikagaien inportazioekiko mendekotasuna murrizten lagunduko digu”, adierazi du. Era berean, muskuiluen erreza berria aurkeztu da, lekittar erara egindakoa. Modu honetan, herriko nortasuna eta gure kostaldeko produktuak biltzen dituen produktua sortu da, Lekeitioren izena hartuko duen plater bat sortuz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak