Oinaz eta Ganboa (Oskorri)

2018-05-02
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Oinaz eta Ganboaren errierta handia, ikusirik lur zelaia jota dago mendia. Su gabe dago zuzia, su gabe ilendia. Seinale gertuagorik esazue non dia? Mondragoe hartu dute oinaztarrek traizioz gero salduo Bizkaia urrearen prezioz ezagutuko baitira Judasen ofizioz. Euskalerria beteko tatxaz eta bizioz. Oraindik hementxe gaude Oinaz eta Ganboa Oinaz zaldunaren pean Ganboa naiz mandoa. Gure gorroto bizia ez baita aurtengoa gure arrazoi guztia hasarrez hemen doa. Bostehun urtean egon gara justizi-eske baina sua eta ura ezin nahas ditezke, irakin edo amata ez dago ezer beste, inork ez dezala esan: “adiskide zaitezte”.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak