Auzolanetik auzolanerako erronka: eskatu zurea eta komentzitu bestea

2018-11-10
Nafarroa hegoaldeko zein Euskal Herriko hamaika txokotako dozenaka lagun bildu gara gaur Ablitasen, auzolanean, milaka saski osatzeko. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bidez azken bost urteetan 800.000€ bideratu dugu zonaldean ahobizi eta belarriprestak sortzeko ahaleginera eta, aurrerantzean ere, lan horretan jarraitu nahi dugu. Horretarako, baina, gaur egindako saskiei jabea topatu behar zaie eta, kanpainaren azken txanpan sartzera goazlea, auzolanetik auzolanerako deia egin dugu: «eskatu ezazu saskia, bai, baina komentzitu ezazu Errigoraren saskirik inoiz eskatu ez duen ezagun, lagun edo senide bat berak ere eska dezan». Informazioa eta eskaera: https://www.errigora.eus/nafar-hegoaldeko-uzta-euskarari-puzka
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak