Gobernua inmobilismoan kokatu dela salatu dute haur eskoletako langileek

2022-09-08
Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek greban zeudenean Parlamentuaren aurrean ostegunetan ohikoak bihurtu ziren elkarretaratzeak berreskuratu dituzte. Gaurkoan, eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aginduz, ixilpean egin behar izan dute, zarata egitea debekatu dietelako. Nafarroako Gobernuak negoziaziorako borondate falta duela eta adierazpen askatasuna urratu dietela salatu dute langileek.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak