XABIER MONTOIA & PETTI - Hauskorrak

2012-07-05
Xabier Montoia eta Petti elkarrekin abestutako kanta bat "Hauskorrak". 2007. urtean Katarain estudidoetan grabatu zen "On" diskoan gordea. Jonan Ordorika ibili zen tekniko moduan. Petti, ahotsa ta gitarra Xabier Montoia, ahotsa Joseba Irazoki, gitarra Ekain Elortza, bateria David Gonzalez, baxua Arkaitz Miner, bibolina Txus Aranburu, teklatuak PETTI euskal bakarlaria da, baina amerikar sustraiak dituen rocka egiten du. Bost bakarkako disko kaleratu ditu, ia denak Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin, eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota Barrence Whitfield kantariekin partekatutako diskoak ere baditu. Pettiren ezaugarri nagusiak, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkor eta ilunak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indar basa dira. Bost urtean bakarkako diskorik kaleratu gabe igaro ostean, "On" (Gaztelupeko Hotsak, 2007) diskolana plazaratu zuen, ia erabat berritutako talde batekin grabatutako lana: Joseba Irazoki (gitarra), David Gonzalez (baxua; PI.L.T., Berri Txarrak, Cobra), Ekain Elorza (bateria; Seiurte), Arkaitz Miner (biolina eta mandolina) eta Jexux Aranburu (akordeoia, hammond eta fender rhodes). Rafa Rueda arduratu zen diskoaren ekoizpenaz, eta antzematen da kantuak janzteko moduan. Folk kantu biluziak, blues gordina, soul iluna, pop harribitxiak... topa daitezke doinuen aldetik Pettiren lanik osatuena den horretan. Andoni Tolosa, Xabier Montoia, Mixel Labegerie eta Beñardo Goietxeren hitzak musikatu zituen. http://www.badok.info/euskal-musika/petti ............................................................................... Bakarkako ibilbideari ekin zion, 1995. urtean, Xabier Montoia jauna. Zuzeneko hainbat talde era landu izan ditu geroztik, oinarrizko rock hirukotik sei laguneko bandaraino (bi bateria jotzaile barne). Diskoetan ere askotariko soinuak jorratu ditu. "Hemen" (Esan Ozenki, 1997) bere diskorik gitarreroena kaleratu ostean, soinua biluziz joan da hurrengoetan: Lagunak, adiskideak… eta beste hainbat etsai (Esan Ozenki, 1999) eta Ni ez naiz Xabier Montoia (Metak, 2002). http://www.badok.info/euskal-musika/xabier-montoia Ondoren, "Deus guti" izeneko disko bat grabatu zuen, baina ez zuen inoiz argia ikusi. “Oso disko inportantea da niretzat. Pertsonalki, guztietan inportanteena. Baina disko horrek urteetan pott eginda utzi nau, nire Smile izan da, modu ironikoan esanda. Urteak egon ginen grabatzen, eta beraz, sufritzen. Ia-ia erotu nintzen Wilson bezala, disko hori medio. Horren ostean ez nuen musika entzuten, ezin nuen”. Haatik, etenaldi luze baten ostean, Montoiaren mundu miresgarria (Bidehuts, 2011) grabatu zuen, Maite Arroitajauregi (Mursego) eta Ibon Rodriguez musikariekin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak