Frankistak Eibarrera sartzen (1937ko apirila amaieran)

2022-05-22
1936ko uztailean gerrra piztu eta gutxira Frankistek Gipuzkoa ia-osoa hartu zuten. 1936ko iraila amaieran gerrako frontea Eibar-Elgeta-Otxandio artean egonkortu zen. Hantxe eutsi zioten Errepublikaren aldeko miliziano eta gudariek Frankoren gudarosteari, 6 hilabetez, tiro eta bonba azpian. 1937ko apirilera arte. 1937ko apirilaren 24-25 bitartean herria gogor bonbardatu zuten eta errepublikazaleek herria utzi behar izan zuten. Apirilaren 26an sartu zen Molak eta Soltxagak gidatutako gudaloste frankista Eibarrera, alemaniarrek Gernika bonbardatzen zuten bitartean. Eibarrera sartu bitartean ondorengo irudiak grabatu zituzten frankistek, Maltzagan hasi eta Untzagaraino. Sarean aurkitutako irudiak nolabaiteko ordenean jarri eta ondorengo bideoa osatu dut bonbardaketaren 85. urteurren honetan (2022ko apirilean). Frankistek grabatutako irudiak gutxienez pare bat egun ezberdinetan grabatuta daudela ematen du. Logika minimo batekin lotzen saiatu naiz. Informazio gehiago blogean: https://eibar.org/blogak/sarasua/frankistak-eibarrera-sartzen-1937ko-apirila-amaieran-bideoa
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak