Maitasunaren Apologia
2019-11-25
Maitasuna adierazteko eskubidea aldarrikatuko du Hatortxu Rockek bere 23. edizioan. Senideei maitasuna adierazteko eskubidea, lagunari maitasuna adierazteko eskubidea, espetxean dagoenari maitasuna adierazteko eskubidea, etxera bidean dagoenari maitasuna adierazteko eskubidea edo deserrian dagoenari maitasuna adierazteko eskubidea. Maitasunaren apologia erraldoia izango da abenduaren 28an Hatortxu Rocken biziko duguna.