Gaztetasuna lapurtu nahi diguzue.. gurekin jai duzue!
2018-06-18
Milaka izan gara Altsasukoen askatasuna aldarrikatzeko kalera atera garen gazteak. Espainiar faxismoak gidatutako muntaia polizial, judizial eta mediatikoaren aurrean, ehunka ekimen egin ditugu Euskal Herrian zehar.
Bakean utzi arte, jarrai dezagun kaleak astindu eta borrokatzen. Espainiar faxismoarekin hautsiz, #AltsasukoakASKE!
Aurrera euskal gazteria!