Kontxako Banderaren irabazleak

2020-09-14
www.berria.eus | Ez da ezuste handirik izan aurtengo Kontxako Banderaren aldian; izan ere, lehenbiziko igandeko garaileek irabazi dute bigarrengoan ere. Emakumeei dagokienez, iazko garaipena errepikatu dute oriotarrek. Eutsi egin diote Donostiarraren hasiera indartsuari, eta gero menderatu egin du aurkaria: 11,82 segundo atera dizkio. Gizonezkoen kasuan, Hondarribiak irabazi du berriz ere: hirugarren urtez segidan irabazi du Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian ere azkarrena izanda. 5,30 segundo atera dizkio Zierbenari. Hamalaugarren bandera du estropada honen historian.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak