Hatortxurock, auzolanean egindako jaialdia

2022-06-06
Uztailaren 29an eta 30an Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 26. edizioa ospatuko da Atarrabian. Hitzordu honetarako behar diren txanda guztiak lortzeko boluntarioen lana ezinbestekoa da, HTX zerbait bada, elkartasuna da. Jaialdi honen oinarrian dago boluntarioen lana, horrela eraikitzen dela erran digute Itxaso, June, Ibai eta Asier, HTX jaialdia prestatzen ari diren 4 lagun hauek, eta laguntza eskatu dute aurtengo hitzordu bikoitza aurrera eramateko. Hatortxun txanda egiteko, eman izena https://www.hatortxurock.eus/txandak/ webgunean.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak