Santa Ageda (Maddalen Arzallus)

2021-02-08
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Santa Ageda bezpera atzo eta gaur berriz eguna bularrak moztu zizkioten bat oratu ohi duguna Beste istorio bat ahaztua ahaztua bezain iluna festa kantatu zigutenean kontatu ez zitzaiguna Santa Agedak ez ezkontzeko egin bai zuen hautua gizonengandik kolpez izan zen hiltzera kondenatua Zeldan atxiki bularrak moztu bortizki torturatua bizi zen arte ez ikusia eta hil zenean santua Gaur egun ere bada munduan hamaika andre martiri behar denean ez da ordea salbaziorik agiri Makilak hartu, lurra kolpatu ta egin dugu zati bi ta makilkadak ematen gabiltz zu niri, eta zu niri Santa Agedaz dantza ditzagun gure aho eta mihi lotan dagoen gizarte baten esnagarri izan bedi
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak