LABUR ESANDA film laburren lehiaketa - 2020 (Bideo guztiak)

2020-09-13
LABUR ESANDA Durangoko film laburren lehiaketako lehen edizioan parte hartu duten film labur guztiak hemen ikusgai. Partaideek honako baldintzak jaso dituzte 24 ordutan bideo bat egiteko: Gaia: zorra Objektua: txaleko islatzailea Esaldia: etxean entzuna, umearen zentzuna Epaimahaiko kideek lan hauek saritu dituzte: Lehen saria: Puxemoi produkzioak taldearen "zortzaileak". Finalista: Super Kuxkur taldearen "zetan zabiz?". Finalista: Maritalavista taldearen "zure kontu". Amaitzeko, "harria" sari berezia jaso du Zordunak taldeak, "hartzekoduna" lanean hitanoa erabilita epaimahaia harrituta utzi dutelako. Hemen film labur guztiak zerrendatuta: 00:11 "Apalegiak", Hasier Buruaga. 01:35 "Etxegabetze agindua", Egun on Garbantzo 04:05 "Zortzaileak", Puxemoi produkzioak 07:51 "Zetan zabiz?", Super Kuxkur 13:10 "Aita bilatzaileari, seme hondatzailea", Banda aparta 17:57 "Neka ta biok", Monagotorre produkzioak 23:09 "Gabak", Azeriak 28:21 "Fraktura", Fraktura 31:54 "Hartzekoduna", Zordunak 35:05 "Zure kontu", Maritalavista 39:45 "Eman sua", Sons of Tarkovski
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak