Indarkeria matxistaren inguruko begiradak, Martin Ugalde foroan

2019-03-21
Indarkeria sexualak mobilizazio jendetsuak eta eztabaida sakonak eragin ditu azken urteotan. Zer diskurtso/ikuspegi nagusitzen ari da? Nola ikusten du auzia feminismoak? Aleka bildumak kaleratu berri duen ’Nik sinesten dizut’ liburua hartuta aitzakia, eta sanferminetako bortxaketa abiapuntu, indarkeria matxista hiru ikuspegitatik aztertuko dugu Martin Ugalde foroan: hedabideak, mugimendu feminista eta erakundeak. Honako hauek parte hartuko dute mahai inguruan: - Samara Velte, kazetaria, eta ’Nik sinesten dizut’ liburuaren egilea. - Amaia Zufia, Bilgune Feministako kidea. - Zaloa Basabe, Iruñeko Berdintasun arloko koordinatzailea.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak