Gertuagotik elkarrizketa saioa - Animalien terapia (Alain Maortua)

2017-01-24
Alain Maortua berriztarrarekin animalien terapiari buruz mintzatu gara. Maortuak 18 urte daramatza zaharren egoitzetan animaliekin lanean eta era honetako lanketaren ezaugarri eta onuren inguruan hitz egin digu hurrengo bideoan. Zer da Gertuagotik elkarrizketa saioa? Proiektuaren helburu nagusia hirugarren adinaren bueltan presente dauden gai ezberdinei buruzko informazioa ematea da modu entretenigarri batean eta profesionalen eskutik. Egunerokoan aipatzen ez diren baina uneoro pertsona nagusien bizitzetan presente dauden gaiak mahai gaineratuko dira: pertsona nagusien bakardadea, etxean izatean dituzten arazo arquitektonikoak, adin-tarte ezberdinen arteko proiektuak, zaharren egotzan burutzen den lana, lan-jardun bolondresa, amama-aitxitxa eta biloben arteko harremanak, hirugarren adina eta filosofia, pertsona nagusiak eta kirola besteak beste.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak