Zartako-K - Musika baino gehiago da

2016-12-10
ZARTAKO-K Basque Street-Ska Album: Alienados (2016) MUSIKA BAINO GEHIAGO DA Hemen nago, nire abestietan doinua baino zerbait gehiago dagoela erakusteko. Hemen nago, eta berdin zait, ez dut zuen onarpena bilatuko. Ezagutzekotan, auskalo! Ez dakit nola biziko nintzakeen harrapatu ninduen doinu zahar hori gabe, bizitakoa bizi gabe: Badakizu lagun, abesti batek hormarik handienak zeharka ditzake: saiatuko gara lehenbailehen. Musika baino gehiago da Uooo! ( x2) Aho-bero! Zure hitzek ez dute gure argitasuna itzaliko, ez gaituzu makurtuko. Ez baitago mundu honetan abestea baino ezer ederrago. Frogatzeko ziur nago! Historian zehar banatu dira gizakien artean armarik onenak, guztion eskura daudenak. Bilatu zure abesti gustokoetan eta ikusiko duzu kanoiak daudela, disparatu itzazu denak! Musika baino gehiago da Uooo! https://www.facebook.com/zartako.k/ https://twitter.com/zartako_k
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak