#U30GrebaOrokorra I.VRCULLUS vs M.CHIVITAE: «Begiratu beti prekarietatearen alde ona»

2020-01-21
Agintariek ez dute zerbitzu publikoen aldeko apusturik egiten hitz merkeetatik haratago, baina langileok ederki asko ezagutzen dugu errealitatea. Gaur egungo agintariek ez dute doako zerbitzu publiko unibertsalen aldeko apusturik egiten hitzetatik haratago. Pribatizazioa etengabekoa da eta langileen lan baldintzak gero eta kaxkarragoak dira. Euskal agintariek Madrilen ezartzen den agenda neoliberala Euskal Herrian ere aplikatzen dute, helburu berdina dutelako: zerbitzu publikoak arindu eta deuseztatu bankuen zorra eta enpresarien mesedean. Langile publikoen egoera gero eta prekarioa da: · Murrizketen garaia ez da amaitu: eros-ahalmena, aurre-erretirorako sariak... · Langileen ia erdiak behin-behinekotasunean. · Negoziazio kolektiboa ukatuta dago. · Administrazioen euskaldutzean atzera pausoak ematen dira. · Berdintasunerako politikak soilik propagandarako erabiltzen dira. Arrazoiak badaude!!! U30 Greba Orokorrak inflexio puntua izan behar du zerbitzu publikoetako borrokak hauspotzeko. Gobernu eta agintariek garbi ikusi behar dute langileok ez ditugula euren hitz merkeak sinisten, aurrera eramaten dituzten politika suntsitzaileak lehen eskutik ezagutzen eta pairatzen ditugulako. Gobernuek aurrera ematen badute, edota murrizketekin bukatzea lortzen badugu, mobilizazioaren eraginagatik da. Hain zuzen ere kezka eta egonezina adierazten dute grebarako arrazoirik ez dagoela esaten dutenean, edota langileon zatiketa bilatzen dutenean. Zerbitzu publikoak defendatuz arrazoiak baditugu beraz U30ean lanpostuak utzi eta kaleak betetzeko!!!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak