Gernikeko Gazte Egune 2019

2019-07-21
Entzuten da suaren garra, irria, algara, elkartzeko beharra. Pospoloaren hotsa, gazteon ahotsa kontzientziak pizten dituen palu motza. Uda den honetan, beroak ez gaitu kiskaltzen pospoloz pospolo su ezberdinak piztuz, haziz eta indartuz baitgoaz. Iluntasuna, ezinegona norberak bere buruarekin bakarrizketa sakona. Hartu dugu eta genuen sua pizteko erabakia, errealitateaz kontziente izatearen pausu argia, subjektu garela frogatzen duen bizitzaren exigentzia. Gure sua piztuz goaz, etsaiarena itzaliz. Aurrera begira goaz, ez dugu atzean besteen sua haziz sentitu nahi, ez baita begiraezina gure begientzat. Denon elkartasuna da funtsa, elkarzaintza, laguntasuna eta babesa. Milaka galdera, milaka helburu, ZER DENOK ELKARTU ETA ARGIA LORTZEN BADUGU? - Gernikeko Gazte Egune 2019 -
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak