ZULOAN: bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena

2017-12-05
Abiadura Handiko Treneko obretan barrena ibili da Urko Apaolaza ARGIAko kazetaria, ELA sindikatuarekin batera. https://azoka.bizibaratzea.eus/produktua/35 Hesi laranja gurutzatu eta hor ondoan daukagun lan-esplotazioaren azpimundu batekin egin du topo: ordua 6 euro kobratzen duten beharginak, gaueko bidaia arriskutsuak, Gizarte Segurantzari iruzurra... Lehen eskuko dokumentazio eta testigantzen bidez, liburu honek erakusten du Euskal Y deiturikoan teoriak eta errealitateak askotan ez dutela bat egiten.. Egilea: Urko Apaolaza Avila Argitaratzailea: ARGIA eta Manu Robles-Arangiz Institutua Orrialde kopurua: 168
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak